JOLASA

martes, 19 de agosto de 2008

BERRIRO KUETORA!




Zelan oporretan? primeran ezta? Denbora gutxian ikasturte berria hasiko da eta denok elkar ikusigo dugu berriro. A ze ondo lagunak ikustea! Batzuk irrikitan egongo dira, udan gertatutako gauza guztiak kontatzeko, ba lasai egon eta aprobetxatu falta dena. Agur artista tximistak!


martes, 20 de mayo de 2008

MUSEOAN

Pasa den ostiralean kuetoko bigarren mailako guztiok Arte Ederretako Museora joan ginen metroz. Hor lau koadro, haien artean oso ezberdinak zirenak, aztertu genituen. Gero La casilda parkean urmaelean dauden ahateak, antzarak... ikusi genituen eta baita ondoan dagoen aintzinako tiobiboa ere. A ze polita! Ume guztiak igo nahi zuten! Azkenean Guggemheim museora hurbildu ginen eta hor Puppy, armiarma eta noski museoa kanpotik ikusten egon ginen.Dena ikusi eta gero hor dagoen parkean jan genuen eta jolasten egon ginen. Ez baduzue hor dauden kolunpioak ezagutzen,zoazte ezagutzera! primerakoak direlako. Sestaora tranbiaz eta metroz itzuli ginen. Egun zoragarria pasatu genuen eta umeak oso ondo portatu ziren.Txalo bero bat haientzat merezi dutelako.
video

domingo, 11 de mayo de 2008

Goti

Gogoratzen duzue Goti? Asteburu honetan etorri da Sestaora Ermintxurekin egoteko eta utzi du bere ipuina Kuetoko neska-mutilak irakurtzeko. Ondo pasa!

domingo, 27 de abril de 2008

KANTAGINTZA 2008 KUETON






Pasa den asteazkenean Kantarrana(Muskiz) eta Amiser(Sestao) ikastetxeak etorri ziren Kuetora ospatzeko aurtengo kantagintza.
Kuetoko lehenengo mailakoak hasi ziren eta Ermintxurekin batera ongi etorria abestu zieten Cantarranas eta Amiser ikastetxekoei. Gero maila bakoitzak prestatutako abestia aurkeztu zuen besteen aurrean. Abestiak oso politak ziren ate primeran pasatu genuen.
Amaitu ondoren denen artean sukaldeko tailerrean prestatutako gailetak banatu ziren eta denok batera joan ginen patiora jolastera eta lagun berri batzuk ezagutzera.
A ze egun polita! Agur lagunak hurrengo urtera arte!

El pasado mi��rcoles los colegios Kantarrana y Amiser vinieron a Kueto para cantar con nosotros y celebrar este a��o Kantagintza 2008.
Los ni��os de primero de Kueto junto con Ermintxu les dieron la bienvenida a todos y despu��s cada grupo cant�� y bail�� lo que ten��a preparado. Las canciones eran muy bonitas y alegres y todos lo pasamos muy bien.
Despu��s de terminar se repartieron unas galletas preparadas en el taller de cocina y todos salieron al patio a jugar y a conocer a sus nuevos amigos.
��Un d��a estupendo! ��Adi��s amigos hasta el a��o que viene!

video

lunes, 14 de abril de 2008

ANIMALIAK

Azken bolada honetan animaliak aztertzen ari gara. Zein ezberdinak diren! ornodunak, ornogabeak, obiparoak....Ba al duzue gogorik animaliei buruzko gauza gehiago jakitea? Ba ongi! sakatu animalia honetan eta ikasiko duzue asko.




ORNODUNAK


ORNOGABEAK

















martes, 4 de marzo de 2008

Gaur zinemara!

Gaur Kuetoko lehenengo zikloko neska-mutilak Santurtzira joan gara pelikula bat ikustera "Piccolo & Saxo ". Autobusez joan gara eta pelikuka oso polita izan da. Gehien gustatu zaigun pertsonaia izan da Saxo. Hona hemen argazki bat pertsonaiak ezagutzeko. Primeran pasatu dugu!

viernes, 29 de febrero de 2008

PELLO AÑORGA GUREKIN

Pasa den ostegunean Pello Añorga gure ikastetxera etorri zen 2.mailako umeekin egoteko. Oso arratsalde zoragarria pasatu genuen bere ipuinekin eta berarekin,oso giro polita lortu zuen bere abestiekin, ipuinekin eta batez ere umeekin egin zituen hitz-jolasekin.Hurrengora arte Pello!

miércoles, 13 de febrero de 2008

INAHUTERIAK

PELLO AÑORGA

Berehala Pello Añorga gure ikastetxera etorriko da, hona hemen beraren datu batzuk hobeto ezagutzeko. Agur eta zintzo portatu tximistak!
Biografia - Kurrikuluma
Oiartzun, 1956.

Donostiako Irakasle Eskolan ikasi ondoren, irakasle lanetan aritu zen Oiartzungo Ikastolan (1976-86), espresiobide ezberdinak landuz: plastika, antzerkia, musika...
Ikastola utzi (1986) eta ipuinak kontatzen hasiko da buru belarri, batzuetan bakarrik eta bestetan marrazkilariek edota musikalariek lagunduta.

Haur Liburu Mintegiaren sortzaileetako bat izan da, eta, haur liburu animaziogintzan hainbat proiektutan parte hartu du eta batez ere ipuin kontaketari buruz ikastaroak ematen.

Idazle modura, haur literatura landu du: ipuina, batik bat, poesiaz ahaztu gabe; eta albuma.

Bibliografia

2004.Ahulerio (Elkar)
2005.Ez dut irakurri nahi (Aizkorri )
2007.Jenio gaiztoa (Aizkorri )

martes, 12 de febrero de 2008

Sestaoko inahuteriak

Image Hosted by ImageShack.us

Ostiralean inahuteriak heldu dira Sestaora eta haiekin batera Kueto eskolan mozorratu gara, ziklo bakoitzak ipuin baten pertsonaia aukeratu du eta mozorroa egin dugu ilusioz beterik. Gure ziklokook ( lehenengo zikloa ) ur tantatxoz mozorratu gara eta Sestaoko kaletik joan gara gora eta behera musikarekin batera poz-pozik. Kalejiran oso ondo pasatu dugu eta jende askok agurtu gaitu baita Sestaoko alkateak ere.
Ikastetxera itzuli ondoren bapo jarri gara gurasoek egindako txokolatearekin eta guztiz.
Hori egun polita!

viernes, 25 de enero de 2008

KLASEKO MASKOTAK

Atzo klasean baserriko animaliei buruzko txosten bat irakurri genuen eta horrekin lotuta bururatu zait nire ikasleek duten maskotei buruzko zerbait gehitu, haiek bere animaliak ikusteko. Hemen duzue nire klaseko ikaslearen maskotaren argazkia eta aldi berean berak gustoko duen pertsonaia bat bere ondoan Spiderman.
Sakatzen baduzue katuaren izenean sorpresa bat izango duzue, agur artistak!





Aslan

domingo, 20 de enero de 2008

Ebakigarriak gustoko al dituzu?

Hona hemen ebakigarri pare bat duen web orrialde bat, gustoko baduzu imprimatu eta mozorratu. Ondo pasa tximista!


Aquí tienes una página con recortables, si te apetece imprimelos y disfraza las muñecas. ¡Que lo pases bien !

INAHUTERIETAKO HISTORIO PIZKA BAT


Las verdaderas orígenes del Carnaval todavía son una incógnita. No hay como comprobar científicamente dónde y cuándo nació el Carnaval. Los estudios estiman que los primeros cultos que más tarde se denominarían Carnaval fueron realizados años antes de Cristo, en la agricultura, cuando los campesinos se reunían en verano con los rostros enmascarados y los cuerpos totalmente pintados, alrededor de una hoguera, para celebrar la fertilidad y productividad del suelo, bien como alejar los malos espíritus de la cosecha. La primera concentración carnavalesca se localiza en Egipto. La fiesta no era nada más que danza, cánticos, y los participantes usaban máscaras y disfraces como símbolo de la inexistencia de clases sociales. Después la tradición llegó a Grecia. Allá por el siglo VI a. C., existía la costumbre de pasear un barco con ruedas (carrus navalis) donde la gente bailaba todo tipo de danza. En Roma el carro era dedicado a la diosa egipcia Isis, propagando el culto a los celtas y germanos. Las ceremonias tenían un punto en común. Estaban asociadas a fenómenos espirituales, astronómicos y a ciclos naturales, y se manifestaban a través de expresiones como la danza, los cánticos, la sátira, las máscaras, y el desorden. En una sociedad con tantas diferencias sociales, las fiestas suplían la necesidad de libertad para todos. Ricos y pobres se mezclaban durante el carnaval sin reconocerse.
Enseguida, el carnaval llega a Venecia, y de ahí a todo el mundo. Y poco a poco fue moldeando sus características, dependiendo de las costumbres propias de cada país. Pero, por lo general, el carnaval se define a través de máscaras, disfraces, carrozas, desfiles, bailes, etc.

Euskal Ihauterien esanahi sinbolikoa







Ihauteriaren ospakizunek, gure arbasoen magiaren indarra eta kolorea berpizten ditu urtero, neguko solstizioaren itzalean. Munduko kultura guzietan, solstizio eta ekinozioen inguruan, antolatu dituzte euren ohiturak, erritoak, egutegiak, etabar. Eta udako solstizioa, biziarekin eta eguzkiarekin lotua aurkitzen dugun moduan; negukoa, heriotza, hotza eta ilargiarekin estuki lotua dago: Eki jainkosaren erresumara iristeko, Ilazkiaren menpeko ibilbidea garaitu behar dugu; urtero errepikatzen diren zikloak, urteroko udaberriaren etorrera (Udaberriaren ekinozioa: Martxoak 21). Etengabeko zurrunbilo honetan, Ekiren indar berpizteak, Amalurraren esnatzea dakar (bizitzaren alde baikorra). Orduan, neguko solstizio eta udaberriko ekinozioaren artean, aro egokiena daukagu, neguarekin batera etorri ziren izpiritu ezkorrak, gure herrietatik kanporatzeko eta lurra esnatzeko.

Badira gure ihauterietan errepikatzen diren zenbait ezaugarri:

- Nahiz eta pertsonai ugarik parte hartu, pertsonaia nagusi bat egongo da: Lantzeko Miel Otxin, Burlatako Lukas Aierbekoa...Hau, euskal monoteismo bereziarekin lotua dago.

- Bi aldeen talka (ona eta txarra); manikeismoaren adierazlea, Zuberoako Maskaradetan, adibidez (gorriak eta beltzak).

- Lehen aipatu dugun etengabeko zurrunbiloan, bizitza eta heriotza lotzen dira; Betikotasunaren ideia (pertsonaia baten heriotzak, bizitza dakar).

- Animismoa (izaki ispiritualetan sinismena) argi ta garbi azaltzen da, animali eta izaki magikoen itxuradun pertsonaietan. Hartza, Zaldiko, Momotxorro, Lamiak...


Ba datoz inahuteriak!




Berehala datoz inahuteriak, bada ordua lanean hasteko mozorroak egiteko. Hasteko ikastetxeko irakasle guztiok ipuinak gai nagusiena hartu dugu eta aste honetan hasi gara lan egiten ziklo bakoitzak bere ipuina aukeratuz gero tailerretan hasi gara lanean. Gure zikloan erabaki dugu agenda 21 izeneko proiektuarekin lotuta dagoen ipuinarekin pertsonaia aukeratzea, hori dela eta ur tantaz mozorratuko gara , gure pertsonaiak Goti izena du eta bere ipuina ikusteko blog honetan aukera izango duzue. Ondo pasa!

Dentro de poco carnavales, así que es hora de empezar a trabajar para hacer los disfraces.En mi colegio hemos cogido como tema principal los cuentos, después cada ciclo ha elegido el suyo y ya manos a la obra. En nuestro ciclo hemos elegido un cuento que va unido al proyecto Agenda 21 y nos vamos a disfrazar de gota de agua. Este personaje se llama Goti y pronto podreis ver su cuento en este blog. Agur eta ondo pasa!

sábado, 19 de enero de 2008

Aste hau oso berezia izan da, nire lankideek sortu dute blog hau niretzak hemen idazteko nire klasean edo nire ikastetxearekin lotuta dauden berriak idazteko eta hemen nago zuei hemendik aurrera interesgarria den zerbait kontatzeko. Agur eta eskerrik asko nire ikaskideei aukera hau emateagatik.

Esta semana ha sido muy especial, mis compañeros han creado este blog para mi para que pueda escribir en él todas las novedades que ocurran en mi clase o en mi colegio, así que aquí estoy para contaros si hay algo interesante. Agur y muchas gracias a mis compañeros por darme esta oportunidad.