JOLASA

miércoles, 13 de febrero de 2008

Biografia - Kurrikuluma
Oiartzun, 1956.

Donostiako Irakasle Eskolan ikasi ondoren, irakasle lanetan aritu zen Oiartzungo Ikastolan (1976-86), espresiobide ezberdinak landuz: plastika, antzerkia, musika...
Ikastola utzi (1986) eta ipuinak kontatzen hasiko da buru belarri, batzuetan bakarrik eta bestetan marrazkilariek edota musikalariek lagunduta.

Haur Liburu Mintegiaren sortzaileetako bat izan da, eta, haur liburu animaziogintzan hainbat proiektutan parte hartu du eta batez ere ipuin kontaketari buruz ikastaroak ematen.

Idazle modura, haur literatura landu du: ipuina, batik bat, poesiaz ahaztu gabe; eta albuma.

Bibliografia

2004.Ahulerio (Elkar)
2005.Ez dut irakurri nahi (Aizkorri )
2007.Jenio gaiztoa (Aizkorri )

No hay comentarios: