JOLASA

domingo, 20 de enero de 2008

Euskal Ihauterien esanahi sinbolikoa







Ihauteriaren ospakizunek, gure arbasoen magiaren indarra eta kolorea berpizten ditu urtero, neguko solstizioaren itzalean. Munduko kultura guzietan, solstizio eta ekinozioen inguruan, antolatu dituzte euren ohiturak, erritoak, egutegiak, etabar. Eta udako solstizioa, biziarekin eta eguzkiarekin lotua aurkitzen dugun moduan; negukoa, heriotza, hotza eta ilargiarekin estuki lotua dago: Eki jainkosaren erresumara iristeko, Ilazkiaren menpeko ibilbidea garaitu behar dugu; urtero errepikatzen diren zikloak, urteroko udaberriaren etorrera (Udaberriaren ekinozioa: Martxoak 21). Etengabeko zurrunbilo honetan, Ekiren indar berpizteak, Amalurraren esnatzea dakar (bizitzaren alde baikorra). Orduan, neguko solstizio eta udaberriko ekinozioaren artean, aro egokiena daukagu, neguarekin batera etorri ziren izpiritu ezkorrak, gure herrietatik kanporatzeko eta lurra esnatzeko.

Badira gure ihauterietan errepikatzen diren zenbait ezaugarri:

- Nahiz eta pertsonai ugarik parte hartu, pertsonaia nagusi bat egongo da: Lantzeko Miel Otxin, Burlatako Lukas Aierbekoa...Hau, euskal monoteismo bereziarekin lotua dago.

- Bi aldeen talka (ona eta txarra); manikeismoaren adierazlea, Zuberoako Maskaradetan, adibidez (gorriak eta beltzak).

- Lehen aipatu dugun etengabeko zurrunbiloan, bizitza eta heriotza lotzen dira; Betikotasunaren ideia (pertsonaia baten heriotzak, bizitza dakar).

- Animismoa (izaki ispiritualetan sinismena) argi ta garbi azaltzen da, animali eta izaki magikoen itxuradun pertsonaietan. Hartza, Zaldiko, Momotxorro, Lamiak...


No hay comentarios: