JOLASA

domingo, 13 de mayo de 2012


  Pasa den asteartean Bilbora joan ginen gauza asko ikustera Arte Ederren museoa, armiarma, Puppy... Joan etorria metroz egin genuen eta baita tranbia ere hartu genuen. Oso egun polita pasatu genuen, nahi baduzu ikusi, hona hemen argazki batzuk.

domingo, 6 de mayo de 2012

Ba al zenekien landareak izaki bizidunak direla? Ez dira mugitzen baina animaliak bezala jaiotzen dira, hazten dira, ugaltzen dira eta hiltzen dira. Nahi baduzu landareei pizka bat gehiago ikasi, hona hemen aukera galanta!

Landareak

domingo, 22 de abril de 2012

Animalia ornodunak eta ornogabeak


Nahi duzu animaliei buruz gehiago jakitea? Hona hemen oso aukera polita, ondo pasa eta asko ikasi!
Natura - Animalia Ornogabeak
Natura - Animalia Ornodunak

martes, 11 de mayo de 2010

IPUIN GEHIAGO

Aste honetan gure ipuina amaitu dugu. ea gustatzen zaizuen, oso gustura egin dugu. Agur eta ondo pasa!

lunes, 26 de abril de 2010

Hauxe ipuin polita!

Hona hemen kuetoko 2.D-ko taldekoek egin duten ipuina. Oso ipuin polita da, Ermintxu eta Kuga espaziora joan dira. Bai gustoko dutela bi lagun hauek bidaiatzea! Zure irudimena hegan egin nahi baduzu ikusi gure lagunen istorioa. Ondo pasa!

jueves, 22 de abril de 2010

Lengoaia pizka bat!

Nahi duzu botilan dagoen mezua asmatzea?Edo nahiago duzu hitzak dagokion lekuan kokatzea. Klik egin irudien gainean.

domingo, 31 de enero de 2010

HONA HEMEN PATXI ZUBIZARRETA!

Pasa den asteartean Patxi Zubizarreta gure ikastetxera etorri zen. Patxik umeen galderak erantzunez bere bizitzaren gauza asko kontatu zizkigun, hau da: nolakoa zen txikitan, nola hasi zen ipuinak idazten, non bizi den..., hainbat gauza non ezinezkoa da denak aipatzea.
Garrantzitsuena izan da guztiok primeran pasatu genuela eta espero dugu baita Patxi ere gurekin gustora izatea. Agur Patxi hurrengora arte!