JOLASA

lunes, 8 de junio de 2009

HAU IPUINA!

Azken bolada honetan ipuinak lantzen ari gara. Hau dela eta guk ere, bat egitea pentsatu dugu. Ikasle batek asmatutako historio batean oinarritu dugu, eta marrazkiak denon artean egin ditugu.
Azkenean marrazkien artean hautatu ditugu, denon artean, gehien gogoko ditugunak eta andereñok prestatu du ordenagailuan. Asko lan egin dugu eta espero dugu gustokoa izatea zuek ere.
Ikusi eta gozatu gurekin batera!

martes, 19 de agosto de 2008

BERRIRO KUETORA!




Zelan oporretan? primeran ezta? Denbora gutxian ikasturte berria hasiko da eta denok elkar ikusigo dugu berriro. A ze ondo lagunak ikustea! Batzuk irrikitan egongo dira, udan gertatutako gauza guztiak kontatzeko, ba lasai egon eta aprobetxatu falta dena. Agur artista tximistak!


martes, 20 de mayo de 2008

MUSEOAN

Pasa den ostiralean kuetoko bigarren mailako guztiok Arte Ederretako Museora joan ginen metroz. Hor lau koadro, haien artean oso ezberdinak zirenak, aztertu genituen. Gero La casilda parkean urmaelean dauden ahateak, antzarak... ikusi genituen eta baita ondoan dagoen aintzinako tiobiboa ere. A ze polita! Ume guztiak igo nahi zuten! Azkenean Guggemheim museora hurbildu ginen eta hor Puppy, armiarma eta noski museoa kanpotik ikusten egon ginen.Dena ikusi eta gero hor dagoen parkean jan genuen eta jolasten egon ginen. Ez baduzue hor dauden kolunpioak ezagutzen,zoazte ezagutzera! primerakoak direlako. Sestaora tranbiaz eta metroz itzuli ginen. Egun zoragarria pasatu genuen eta umeak oso ondo portatu ziren.Txalo bero bat haientzat merezi dutelako.

domingo, 11 de mayo de 2008

Goti

Gogoratzen duzue Goti? Asteburu honetan etorri da Sestaora Ermintxurekin egoteko eta utzi du bere ipuina Kuetoko neska-mutilak irakurtzeko. Ondo pasa!

domingo, 27 de abril de 2008

KANTAGINTZA 2008 KUETON






Pasa den asteazkenean Kantarrana(Muskiz) eta Amiser(Sestao) ikastetxeak etorri ziren Kuetora ospatzeko aurtengo kantagintza.
Kuetoko lehenengo mailakoak hasi ziren eta Ermintxurekin batera ongi etorria abestu zieten Cantarranas eta Amiser ikastetxekoei. Gero maila bakoitzak prestatutako abestia aurkeztu zuen besteen aurrean. Abestiak oso politak ziren ate primeran pasatu genuen.
Amaitu ondoren denen artean sukaldeko tailerrean prestatutako gailetak banatu ziren eta denok batera joan ginen patiora jolastera eta lagun berri batzuk ezagutzera.
A ze egun polita! Agur lagunak hurrengo urtera arte!

El pasado mi��rcoles los colegios Kantarrana y Amiser vinieron a Kueto para cantar con nosotros y celebrar este a��o Kantagintza 2008.
Los ni��os de primero de Kueto junto con Ermintxu les dieron la bienvenida a todos y despu��s cada grupo cant�� y bail�� lo que ten��a preparado. Las canciones eran muy bonitas y alegres y todos lo pasamos muy bien.
Despu��s de terminar se repartieron unas galletas preparadas en el taller de cocina y todos salieron al patio a jugar y a conocer a sus nuevos amigos.
��Un d��a estupendo! ��Adi��s amigos hasta el a��o que viene!

lunes, 14 de abril de 2008

ANIMALIAK

Azken bolada honetan animaliak aztertzen ari gara. Zein ezberdinak diren! ornodunak, ornogabeak, obiparoak....Ba al duzue gogorik animaliei buruzko gauza gehiago jakitea? Ba ongi! sakatu animalia honetan eta ikasiko duzue asko.




ORNODUNAK


ORNOGABEAK

















martes, 4 de marzo de 2008

Gaur zinemara!

Gaur Kuetoko lehenengo zikloko neska-mutilak Santurtzira joan gara pelikula bat ikustera "Piccolo & Saxo ". Autobusez joan gara eta pelikuka oso polita izan da. Gehien gustatu zaigun pertsonaia izan da Saxo. Hona hemen argazki bat pertsonaiak ezagutzeko. Primeran pasatu dugu!